XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Altsasuko Aluminios de Alzania enpresari ezarritako ingurugiro arloko zehapen-espedienteari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Begoña Errazti Esnal Foru Parlamentario andreak Altsasuko Aluminios de Alzania enpresari ezarritako ingurugiro arloko zehapen-espedienteari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 17ko 19. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 22an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Askotariko Parlamentuko Taldeko Begoña Errazti Esnal Foru Parlamentario andreak idatziz erantzuteko galdera egin du Aluminios Alzania enpresari ezarritako zehapen-espedientearen egoerari buruz.

Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:

1. Espedientearen izapidetze egoera Ingurugi-ro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan.

Aluminios Alzania enpresaren aurkako zehapen-espedientea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren martxoaren 11ko 223/98 Foru Aginduaren bidez hasi zen.

Gaur egun alegazio fasean dagoen Espedienteak, honako hauek jaso ditu kargu-orrietan, salatutako gertakari gisa: jarduera-lizentzian ezarritako baldintza behin eta berriz ez betetzea (prozesuan sortutako hondakin arriskutsuak baimendutako enpresaraino eraman eta labe birakariak atmosferara egindako emisioen neurketak egin), eta Departamentuak enpresari ezarri dizkion neurri zuzentzaileak ez betetzea, halaxe ateratzen baita egindako eskakizunei jaramonik ez egitetik.

Era berean, hondakin arriskutsuen kudeatzaile gisa ezarritako baldintzak ez ditu bete, besteak beste fidantza- eta aseguru-prestazioen inguruan; eta hondakinak, fabrikako barrualdean eta kanpoko patioan, baimendutakoa baino denbora gehiagoz gorde direlako, horrek ingurugiroan eragin ditzakeen arriskuekin.

Zigor-proposamena ondoko hau izango litzateke: 2.500.000 pezetako isuna, eta gaur egun gorderik dauden hondakinak kudeatzeko obligazioa eratzea, hiru hilabeteko epean, ezarritako baldintzen arabera, zenbait prebentzio-neurri ezarriz.

Obligazio hauek ez baditu betetzen, jarduera aldi baterako etetea aurreikusi da.

2. Zer egin du Departamentuak ingurugiroaren ikuspegitik, eta enpresaren egoera kontuan izanik, oso arriskutsua den jarduera hori geldiarazteko? Aurreko puntuan adierazi bezala, enpresak ez baditu ezarritako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak hartzen zehapen-espedienteak berak jarduera gelditzea aurreikusi du.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erreglamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 15ean Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria: Yolanda Barcina Angulo